
Euskal Finalerako Bidea (V): FC Barcelona
Euskal Finalerako Bidea (V): FC Barcelona
Williamsek lehoiei finalerdietarako txartela eman zien 93. minutuan luzapena eragozteko
Athletic final-laurdenetara iritsi zen, Teneriferen aurka luzapenean partida berdindu ostean. Lehoiek Kopako garaikur gehien dituen taldeari (30 Kopa) egin zioten aurre. Bartzelona ahalguztiduna oztopo zailtzat jotzen zen Bilbon, baina zuri-gorriek, San Mameseko zaleek bultzatuta, finalerdietarako txartela lortu zuten.
Talde katalanak partidan agindu zuen eta partidako aukera argienak izan zituen. Lehen zatian, Unai Nuñezek Ansu Fatiren errematea atepean atera zuen. Aipatzekoa da Unai Simonen lan bikaina Griezmannen aurka buruz burukoa geldituz.
Lehoiek ez zuten amore eman. Elx eta Teneriferen aurkako luzapenen ondoren lehoiek hirugarren luzapena jarraian jokatu behar zutela zirudien. Arauzko denbora amaituko zela zirudienean, norgehiagokaren 93. minutuan, Ibai Gomezek hegalean baloia jaso zuen, ezker hankarekin errekortea egin eta erdiratu zuen Iñaki Williamsek partida erabaki zezan, Athletici txapelketako lau onenen artean tokia ziurtatuz. Katedralean bizi izan zen gaua Klubaren historian eta zaletu zurigorrien oroimenean gordeta geratuko da betirako.