
Euskal finalerako bidea (VII): Granada CF (itzulikoa)
Euskal finalerako bidea (VII): Granada CF (itzulikoa)
Germanen golaren ostean, lehoiak txapelketatik kanpo ikusi ziren arren ez zuten etsi eta finalerako txartela lortu zuten Yuriren golari esker
Athleticek finalerako sailkapema lortu zuen Los Carmenesen. Lehoiak kanporatuta zeuden partida amaitzeko hamar minutu baino gutxiago falta zirenean, baina sinisten jarraitu zuten eta, Yuri Berchicheren golari esker, euskal finalerako txartela lortu zuten.
Granadako giroa beldurgarria zen eta etxekoek erasotuz ekin zioten partidari. Athletic minduta zirudien, San Mameseko joaneko partidan erakutsitako jokoa eskaini ezinik. Lehen zatian zehar, zurigorrik, partidara iristen ari zen gol abantailari esker, lasaitasuna mantentzen jakin zuten, baina, bigarren zatia hasi bezain laster, Carlos Fernandezek aurreratu zuen etxeko taldea.
Tentsioa handituz zihoan eta etxekoen aukerak bata bestearen atzetik zihoazen, Germanek 76. minutuan Unai Simon gainditu zuen korner batean. Ordu laurden eskas geratzen zen eta aukera bakarra zegoen kanporatuta ez geratzeko: gol bat sartzea. Yuri sendo batek esnatu zuen taldea, eta zuri-gorriek arintasuna lortu zuten jokoan. Horren ondorioz, Mikel Vesgaren eta Iñigo Martinezen arteko konbinazio batean, Yurik hegaletik hautsi eta Rui Silva gainditu zuen, Athletic final handirako sailkatuz.
