undefined

Dos Hermanaseko Oscar de Marcos Peña bisitatu dugu

Dos Hermanaseko Oscar de Marcos Peña bisitatu dugu

Sevillako Kopako finalerako bidaia aprobetxatu dugu hegoaldeko gure peñetako baten historiari buruz gehiago jakiteko

Dos Hermanas eta Bilbaoren artean ehunka kilometroko distantzia dago, baina Athletic Clubek koloreekiko duen pasioak ez du urruntasunez edo geografiaz ulertzen. Izan ere, duela pare bat urtetik hona bada hiri sevillarran Athletic Oscar de Marcos Peña, ia 50 bazkide dituena, partidak ikusteko, zelaietara joateko eta abarrekoak ospatzeko elkartzen direnak. Festa zuri-gorriz beteriko gotorlekua benetan.

Sevillako Kopako finalak direla eta, eta gure koloreak babesten dituzten gainerako Peñen ordezkari gisa, 2012an sortutako Andaluziako Peña honen historia gehiago ezagutzeko aprobetxatu dugu.