Mosaikoa gure zalegoarekin
Athletic Cluben harmailak bi tifo ditu, gure bazkideen eta Peña zurigorrien izenekin
175 metroko zabalera eta 7 metroko altuera duen mosaiko ikusgarri bat eta 30x20ko beste bat gure zaleen falta arintzen saiatuko dira, Athletic Clubentzat Cartujan erreserbatutako harmailan. Gure lehoiek faltan botako dituzte euren kantak eta animoak partiduan zehar, baina burua altxatzen dutenean han izango dituzte. Hurrengo baloiaren bila dena emanez joateko ezinbesteko bultzada izango dira.
Horiei eskainia doa mural zuri-gorria, non gure bazkideen eta peñen izen guztiak ageri diren ikurrin baten gainean grabatuta. Hainbeste hunkitzen duen ereserkiaren zati hori, Gogoaren Indarra, mosaiko nagusiaren lema izango da, nola ez, zuri-gorria. Lekue dute ere Bizi Ametsa leloak eta gure nortasunak, munduan bakarrak egiten gaituenak eta bere filosofiarekin 35 garaikur lortu ditugunak.