undefined

“Bihar irabazteak asko emango liguke sailkapenean”

“Bihar irabazteak asko emango liguke sailkapenean”

Iraia Iturregik 21 jokalari deitu ditu bihar Santa Teresa Badajozen aurka jokatuko duen partidarako

Iraia Iturregik hedabideen galderak erantzun ditu Athleticek bihar Lezaman Santa Teresa Badajozen aurka jokatuko duen partidaren bezperan (11:30ean, 25.J Primera Iberdrola). Entrenatzaile zuri-gorriak adierazi duenez, Tenerifen baja izan ziren hiru jokalari berreskuratu dituzte: Marta Unzue, Maria Diaz eta Sophie Istillart. “Erikak taldearekin burutu du lehen entrenamendua eta Nekane lesionatuta dago. Espero dugu Eibarren jokatzeko prest izatea”.

Tenerifeko partidak utzitako sentsazioak ere gogoratu zituen Loiutarrak. “Granadilla ez zen aurkari zuzena eta bagenekien aurkari zaila izango zela. Emaitza positiboa lortzetik gertu egon ginen, eta berdinketa ontzat emango genuen, partida gertatu ziren bezala “.

Apirila oso garrantzitsua izango da lehoien interesentzat. “Hurrengo hiru aurkariak oso zuzenak dira. Oso garrantzitsua litzateke bihar irabaztea eta Santa Teresari 9 puntu sartzea gol diferentziaz gain. Dena oso estu dago, partida bat galdu eta jaitsierako postuetan gertu sartzen zara berriro. Bihar irabazteak asko emango liguke sailkapenari dagokionez”, esan du Iraiak.

Valentziaren aurkako partida ispilu gisa

Aurkariari buruz, Iturregik markagailuan aurreratzea espero du, izan ere, “Santa Teresa normalean bloke erdi-baxuan egoten da, atzera egin ohi du eta kontraerasoan min egin diezazuke. Santa Teresa irabaztera etorriko da Lezamara, hirunaka batu behar duten egoeran daudelako eta ezin dutelako berdinketarekin konformatu. Guk Valentziaren aurka bezalako partida bat egiten badugu, arrakasta izateko aukera asko izango ditugu “.

Gizonezkoen lehen taldeak jokatuko duen Errege Kopako finalari dagokionez, Iraia Iturregik aste berezia izan dela aitortu du. “Sevillan horrelako zerbait bizitzea gustatuko litzaidake jokalari, entrenatzaile edo zale bezala.  Ea titulua Bilborantz ekartzen duten eta ahal den neurrian ospatzen dugun”.

Athletic Clubeko deialdia

Andere Leguina, Amaia Peña, Andrea de la Nava, Andrea Sierra, Ainhoa Moraza, Garazi Murua, Naroa Uriarte, Oihane Valdezate, María Díaz, Yulema Corres, Jone Ibáñez, Marta Unzue, Oihane Hernández, Eunate Arraiza, Sophie Istillart, Ane Azkona, Marta Perea, Vanesa Gimbert, Leyre Monente, Irene Oguiza eta Mariana Cerro.