undefined

“Aurrerapauso handia eman dugu, pena akatsa”

“Aurrerapauso handia eman dugu, pena akatsa”

Marcelino pozik agertu da, finala jokatu eta lau egunera, taldeak emandako erantzunarekin: “Ez zen erraza partida hau jokatzea, ondo erantzun dugu”

Guretzat ez zen erraza partida hau jokatzea, Kopako finaleko porrotaren desilusioarekin, saria kendu zigun aurkariaren aurka. Harro nago taldearen erreakzioaz, berdegunean dinamika ona eta ausardia erakutsi baiu. Pena da, banakako akats batengatik, merezi genituen hiru puntuek ihes egin izana“. Marcelino Garcia Toralen hitzak dira, gaur Reale Arenan jokatu den Ligako 29. jardunaldian Realaren aurka bana egin ostean.

“Finaleko desilusioa oso presente dugu oraindik, baina taldeak ondo erantzun du. Partida oso parekatua izan da, baina honen kontrola gurea izan dela uste dut. Bide ona berreskuratzen ari garen seinale”, adierazi du zuri-gorrien entrenatzaileak. “Taldeak nortasuna eta anbizioa erakutsi ditu, garaipena lortzeko ilusioa. Oso gertu izan dugu, merezi izan dugu, baina akatsak hura galarazi digu”, esan du Marcelinok.