undefined

Marcelino: “Kolpe bat jasotzen duzunean, altxatu eta ikasi egiten duzu”

Marcelino: “Kolpe bat jasotzen duzunean, altxatu eta ikasi egiten duzu”

Entrenatzaile zuri-gorria “pozik” agertu da taldearen erreakzioarekin, “lehiakorrak egiten gaituzten zenbait alde” berreskuratu ostean

Entrenatzaileak kazetarien galderak erantzun ditu, LaLiga Santanderreko 30. Jardunaldiari dagokion biharko Athletic Club – Deportivo Alaves derbia jokatu aurretik.

Athletic Clubeko entrenatzaileak taldearen egungo egoera aztertu nahi izan du, eta pasa den larunbatean Sevillan jasandako kolpearen osteko erreakzioa: “Taldea egunetik egunera hobeto dago, ezin dugu esan erabat errekuperatu denik, baina asteazkenean Realaren aurkako partida zailean emandako erantzuna oso ona izan da. Oso pozik nago taldeak lehiakor egiten gaituzten jokoaren zenbait alderdi berreskuratu dituelako. Gutxi hitz egin behar dugu, eta elkarrekin lan egin, ahalik eta ahalegin handienaz eta berehala. Horretarako lehen urratsa eman genuen Donostian”.

Marcelinok argi dauka partida bakoitzean lehiakorra izateko bidea zein den: “Kolpe bat jasotzean, altxatu egin behar duzu eta zergatik jaso duzun pentsatu. Berriro ez gertatzeko modua da, baina ez da erraza. Beti lehiakorrak izateko ibilbidea ahalik eta laburrena izan dadin saiatuko gara. Puntuak kentzen dizkiguten lapsus txiki horiek zuzendu egin beharko ditugu. Kasu batzuetan, saihestu daitezkeen akatsak dira, eta partidak irabaztea baldintzatzen digute”.

Bere hurrengo aurkaria, Deportivo Alaves, puntuen beharraz dator eta entrenatzaile berria du aulkian, baina Marcelinok “irabazteko asmoarekin” eta bere jokalarien errendimendua hobetzeko asmoarekin planteatu du partida: “Gugan pentsatu behar dugu eta zelaian behar adina argudio jarri behar ditugu partida irabazteko. Zalantzarik gabe, aurreko entrenatzailea nahiago izango genukeen eta ez entrenatazaile berri baten aurka jokatu, egin genuen analisia aldatu egin daitekeelako. Ziur karga psikologiko handia izango dutela, baina, aldi berean, entrenatzaile berri baten etorreragatik pizgarri hori izango dute”.