undefined

Athletic Club-Repsol akordioa San Mameserako

Athletic Club-Repsol akordioa San Mameserako

Zelaian energia kudeatzeko sistema adimenduna instalatuko da eta klimatizazioan kontsumoa %20raino murriztu dezake

Athletic Clubek, Repsolek garatutako energia kudeatzeko sistema adimenduna jarriko du San Mamesen. Energy Management System-ek (EMS) modu eraginkorrean kudeatzen du energia, klimatizazio-prozesuetan adimen artifizialeko algoritmoak eta optimizazio aurreratua aplikatuz, kontsumoa aurrezteko eta, aldi berean, CO2 isurketak murrizteko. Itun horri esker, bi erakundeak elkarlanean arituko dira jasangarritasunarekiko konpromisoan aurrera egiteko, beren instalazioen eraginkortasun energetikoa hobetuz.

Garapenaren atarikoetan, EMSk %20rainoko aurrezpena erakutsi du klimatizazioari lotutako kontsumo elektrikoan. Repsolek eta Athletic Clubek kudeaketa adimenduneko sistema hori probatuko dute, eta lankidetza hitzarmenaren arabera San Mamesen egingo dute. EMSk hainbat parametro jasotzen ditu, hala nola eskatutako potentzia, erabilera-patroiak, une bakoitzeko elektrizitatearen prezioa edo klimaren pronostikoa, eta ekipo desberdinen portaera denbora errealean aztertzen du, erabiltzaileen energia-eskaria aurreikusiz. Datu horiekin, sistemak gailu bakoitzerako baldintza optimoak zehazten ditu eta automatikoki horien gainean eragiten du energia aurrezteko.

Ondorengo fase batean, kudeaketa adimendunean integratu ahal izango dira energia biltegiratzeko sistemak, sorkuntza fotovoltaikoa eta ibilgailu elektrikoen berriz kargatzea.

Jasangarritasuna balio nagusitzat hartuta, eta, aldi berean, Ibaiganek sustatu nahi dituen balioei lotuta, Athletic Clubek eta Petronorrek aurretik sinatutakoaren barruan kokatzen da akordioa, eta Edinorrek, azken konpainia horren filialak, egingo du.

Jaime Martin Juez Repsoleko Teknologia eta Corporate Venturing zuzendari exekutiboak eta Jon Berasategi Athletic Clubeko zuzendari nagusiak sinatu dute lotura berria Ibaiganen.