undefined

2. finalera heltzeko bidea (III): Real Betis

2. finalera heltzeko bidea (III): Real Betis

Raul Garciaren gola (94. minutuan) eta Unai Simonen papera (penaltietan bi geldiketa egin zituen) berebizikoak izan ziren finalerdietarako txartela lortzeko

Kopako finalerdietarako txartela lortu aurretik lehoiek partida bakarrera jokatuko duten azken partida izan zen. Ibiza eta Alcoyano gainditu ostean, Athleticek maila goreneko talde baten aurka jokatu zuen lehen aldiz Kopa honetan. Zurigorriek, hurrengo kanporaketara igarotzeko, euren futbol zelaian, Benito Villamarinen, Real Betis gainditu beharko lukete, 2021a sasoi onean hasi zuen taldea. Erronka handia Marcelinok zuzendutako taldearentzat.

Norgehiagoka oso parekatua eta lehiatua izan zen. Ez ziren asko izan bi taldeek sortutako aukerak. Bost minutu falta zirenean, Juanmik abantaila eman zion etxeko taldeari. Lehoiek ez zuten amore eman, golaren bila jarraitu zuten eta azken txistua baino lehen lortu zuten saria. Iñigo Martinezek partidaren azken jokaldian erdiratu zuen eta Raul Garciak, burukada indartsu batekin, kanporaketa berdindu eta luzapenera bidali zuen.

Partida penaltietara joan zen eta Unai Simonek bi jaurtiketa gelditu zituen, bat Canalesi, etxekoen espezialista, eta bestea Juanmiri. Yuri Berchichek azken gola sartu zuen eta Athleticek 2020-21 Errege Kopako finalerdietarako txartela lortu zuen.