undefined

‘Bizi Ametsa’ Erakusleiho Lehiaketaren sari banaketa

‘Bizi Ametsa’ Erakusleiho Lehiaketaren sari banaketa

Bilboko saltokiak dotoretuta mantenduko dituen lehiaketan saritutako saltokiak aintzatesteko ekitaldia egin da San Mamesen

‘Bizi Ametsa’ Erakusleiho Lehiaketan saritutako saltokien berri eman dute gaur eguerdian San Mameseko BAT eraztunaren Iparraldeko Aretoan egindako ekitaldian. Lehiaketa Athletic Clubek eta Bilboko Dendak-ek antolatu dute -gaurkoan Aitor Elizegi eta Rafael Gardeazabal presidenteek ordezkatuta-, Bilboko Udalarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Merkataritza Ganberarekin elkarlanean. Kanpainak arrakasta handia izan du, hiriko ehundik gora dendek parte hartu baitute, eta ia 5.000 boto jaso dituzte Bilboko Dendak aldizkariaren webgunean, Lamiak ile-apaindegiarena izan den erakusleihorik ezagunena erabakitzeko.

Lehiaketaren irabazlea Colon de Larreategiko Lautxo establezimendua izan da. Sormen originala du, Areatzan duen erakusleihokoaren bat eginez. Bigarren saria San Frantzisko auzora eta Ultramarinos Romañaren dendara joan da, 70 urte baino gehiago dituen dendara. Hirugarren saria Derby Gardeazabali eman diote, Villalibreren tronpeta falta izan ez den futboleko aldagela birsortzen duen erakusleihoarekin.

Hiri osoa zurigorriz jantzi da eta gure dendak ezin ziren atzean geratu. Irudimena eta sormena Bilbon ilusio handiz garatu den kanpaina bati atxikitzeko. Aste osoan zehar luzatuko da, hilaren 18ra arte, hain zuzen ere, eta establezimendu guztiek euren babesa adieraziko diete gure lehoiei Kopako final historikoen harira.

BIZI AMETSA ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETA

  • 1.go saria: Lautxo

  • 2. saria: Ultramarinos Romaña

  • 3. saria: Derby Gardeazabal

  • Erakusleiho herrikoiena: Lamiak Ileapaindegia

Erakusleiho onenak auzoka (argazki bilduma ikusi):

  • Basurto: Mod PC
  • Bilbo Erdigunea: San Mames Harategia
  • Bilbo Zaharra: Miid Design Studio
  • Alde Zaharra: Bi By Jatera
  • Deustu: Frutas Asencor
  • 2. distritoa: Olga Yrazu Josketa Tailerra
  • Hiru Auzo: Rementeria Loredenda
  • Otxarkoaga: Aurtenetxe Harategia
  • Rekalde: Arantza Madariaga Farmazia
  • Santutxu: Lakarola Kintana
  • Txurdinaga: Martínez N & G
  • Zorroza: Lápices Liburudenda