undefined

Peru Nolaskoainen mediku txostena

Peru Nolaskoainen mediku txostena

Ebakuntza egin diote jokalariari eta hasi da bere eskuineko horkatila sendatzen

Peru Nolaskoain jokalariari ebakuntza egin diote gaur eskuin orkatilean kirurgia artroskopikoa eginez. Ebakuntza horretan, artikulazioko “toilette” bat egin da, eta horrez gain, orkatilaren kanpoko aldean kaltetutako egiturak josi eta berriz finkatu dira. Ebakuntza ostekoa normaltasunez doa, eta arazorik sortu ezean, hurrengo 24 orduetan emango diote alta jokalariari.