undefined

2. finalera heltzeko bidea (V): Levante UD

2. finalera heltzeko bidea (V): Levante UD

Berenguerrek luzapenean sartutako golak etxekoen hasierako gola irauli zuen eta finalerako txartela eman zion Athletici

Finalerdietako itzuliko partida Ciutat de Valencian jokatu zen martxoaren 4an. Lehoiak eta granotak bana berdinduta iritsi ziren San Mamesen jokatutako partidatik eta biek azken minutura arte borrokatu behar izab zuten garaipena lortzeko. Athleticek gol baten beharra zuen joaneko partidan gol bat jaso ondoren.

Partida aldapa gora hasi zen zuri-gorrientzat, eta lehen minutuetan aukera argia izan arren, markagailuan atzetik hasi ziren Rogerrek 17. minutuan sartutako golaren ostean. Une horretan, Athleticek bi gol behar zituen finalera sailkatzeko.

Berdinketaren gola penaltiz iritsi zen. Raul Garcia izan zen hamaika metroetatik jaurti zuena, penaltia gol bihurtuz. Markagailu parekatuarekin, dena irekita geratzen zen berriro bi taldeentzat, baina inork ez zuen min egitea lortu. Arauzko 90 minutuak bukatu ziren eta partida luzapenera joan zen. 112. minutuan iritsi zen azkenean lehoiek hainbeste bilatu zuten gola. Alex Berenguerrek egindako jaurtiketak Vukcevicen aurka eta zutoinean jo ostean, sarera sartu zen.

Berenguerren golarekin 2020-21 Kopako finalerako txartela erdietsi zuten. FC Bartzelona apirilaren 17an izango zuten aurkari Sevillan.