undefined

Athletic Clubek Kopako finalerako bidea hartu du

Athletic Clubek Kopako finalerako bidea hartu du

Jokakariak Sevillara iritsi da jada, larunbatean Bartzelonaren aurka jokatzeko, eta harrobiko taldeen agurra jaso dute Lezaman

Athletic Clubeko lehen taldea Sevillako konzentrazio hotelean dago jada, eta bertan atseden hartuko du larunbat honetan La Cartujan jokatuko den Bartzelonaren aurkako Kopako finala prestatzeko. Finala 21:30ean jokatuko da.

Klubeko harrobiko jokalariek, entrenamenduak eten dituzte aldi baterako, eta agur esan diote espedizioari, Marcelino Garcia Toralen gizonei txalo bero bat botaz, Lezamako instalazioen barruan harrera eskainiz.

Entrenatzaile asturiarrak bi baja ditu, Oier Zarraga eta Peru Nolaskoain, biei ebakuntzak egin ostean. Rafa Alkorta kirol zuzendaria eta Jon Berasategi Klubeko zuzendari nagusia espedizio batean daude, eta Aitor Elizegi Klubeko presidentea ere bertan izan da, gaur goizean Las Rozasen, Espainiako Futbol Federazioaren bileran, etorkizuneko Primera RFEF bilera batean. Bilbao Athleticek txapelketa horretan parte hartuko luke, Smartbank Ligara igotzen ez bada.

Deialdia osatzen duten jokalariak hauek dira: Unai Simon, Jokin Ezkieta, Iago Herrerin, Jon Morcillo, Unai Nuñez, Iñigo Martinez, Yeray Alvarez, Mikel Vesga, Ibai Gómez, Unai Lopez, Iñaki Williams, Iker Muniain, Alex Berenguer, Dani García, Iñigo Lekue, Oihan Sancet, Yuri Berchiche, Oscar de Marcos, Asier Villalibre, Ander Capa, Raul Garcia, Mikel Balenziaga, Iñigo Vicente eta Unai Vencedor.