undefined

Lehen mailako derbia Unben hamarkada bat geroago

Lehen mailako derbia Unben hamarkada bat geroago

Lehoiek partida ofiziala jokatuko dute bihar Eibarren, Unbeko udal instalazioetan

Beste jardunaldi bat Primera Iberdrolan. Athletic Clubek bidaia laburra egingo du, Eibarrera, eta armaginen aurka neurtuko ditu indarrak hogeita seigarren jardunaldian. 2010-2011 denboralditik jokatu ez den partida ofiziala izango da; orduan, talde zuri-gorriak Nekaneren golari esker irabazi zuen. Talde gipuzkoarrak iaz lortu zuen Emakumezkoen Lehen Mailara itzultzea, Reto Iberdrolan denboraldi bikaina egin ondoren, eta aprobetxatu zuen Athleticen bigarren taldea, lehen postuan amaitu arren, igotzeko aukerarik ez zuela. Orain, bi taldeak maila gorenean direla, euskal derbia egongo da berriro Eibarren.

Duela gutxi, urtarrilean, Iraia Iturregiren debuta aulkian izan zenean, Iker Dorronsororen neskek garaipena lortu zuten 0-1, luzapenean sartutako penalti bati esker. Biharko norgehiagokan sailkapenaren erdian dauden bi talde lehiatuko dira. Athletic Club bederatzigarren postuan dago 28 punturekin eta Eibar hamabigarrenean 26 punturekin. Hiru puntuez gain, ‘average’ delakoa egongo da jokoan Unbeko belar artifizialeko zelaian. Bi taldeek hiru puntuak lortu nahi dituzte sailkapeneko azken lau postuetatik are gehiago urruntzeko.

Norgehiagoka bizia izango da, eta Iturregiren taldeak zelaira ahalik eta azkarren egokitzea eta norgehiagoketan eta aireko jokoan agintzea izango ditu helburu. Thembiren zain egon beharko da, Hegoafrikako aurrelariak 9 gol egin baititu armaginen kamisetarekin. Bestalde, Iraia Iturregik Oihane Hernandez (txartelengatik zigortuta) eta lesionatuta dagoen Nekane bajak du. Bestalde, Iturregik Lucia Garcia eta Erika Vazquez berreskuratuko ditu, lau hilabetez zelaietatik urrun egon ostean.