undefined

Maila handiko abestia Athletici sostengua emateko

Maila handiko abestia Athletici sostengua emateko

Fernando Velazquez musikagilea eta Bilboko Sinfonikoa eta Korala elkartu dira Athleticeko zaleei eskainitako bideo-omenaldi batean

FC Bartzelonaren aurkako Kopako finalerako egun bakar bat falta denean, partidaren aurretik Athletici arnasa emateko jende askoren lana batzen duen bideoa argitaratu da.

Duela pare bat aste atera zen argitara Fernando Velazquez musikagile getxotarrak egindako doinu hau (2017an jatorrizko musika onenaren Goya saria jaso zuen ‘Un monstruo viene a verme’ lanagatik eta beste hiru aldiz izendatu zuten). Orain, Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Koral Elkarteak euren aletxoa jarri nahi izan dute eta athleticzale guztien bihotzera iristen den abestia prestatu dute.

Konpositorearen lanak sinfonikoaren eta abesbatzaren ekarpenekin bat egin izanak eta Athletic Clubek balkoi koloretsuetan islatuta jaso duen babesaren irudiak balio izan dute larunbat honetako finala baino lehen babes eta omenaldi bideo bat osatzeko.

Musikagilearen lana Sinfonikoaren eta Koralaren ekarpenekin bat egiteak, eta Athletic Clubek balkoi koloretsuen bidez jaso duen babesaren irudiak, larunbateko finala jokatu baino lehen babes eta omenaldi bideoa osatzeko balio izan dute.