undefined

Muniain: “Esperantza osoarekin goaz”

Muniain: “Esperantza osoarekin goaz”

Kapitain zuri-gorria itxaropentsu agertu da bere taldearekin, “indarrak berreskuratuta eta baikor”, FC Bartzelonaren aurkako Kopako final handia jokatu baino 24 ordu lehenago

Athletic Clubek FC Bartzelonaren aurka jokatuko duen 2020-21 Kopako finalaren aurretik, Iker Muniain kapitaina itxaropentsu agertu da 25. Kopa irabazteko: “Badakigu aurreko finalean ez genuela partida ona egin, baina orain motibazio eta gogo guztiarekin ekingo diogu, asko kostatu baitzaigu bertara iristea. Taldea primeran ikusten dut, indarrak berreskuratuta. Baikorrak gara. Biharko partida iristeko gogo handia dut”.

Bartzelonaren azken emaitzei dagokienez, zuri-gorriak ez du uste Real Madrilen aurkako porrotak bere errendimenduari eragingo dionik: “Egia da Barçak garaipen asko pilatu zituela jarraian eta hori mantentzea oso zaila da edozein talderentzat. Klasikoan estropezu egin dute eta Valladolidi irabazi diote azken unean, baina ez dut uste horrek eraginik izango duenik bihar. Haien bertutei aurre egiten eta gure bertuteak aprobetxatzen jarri behar dugu arreta. Badakigu munduko talderik zailenetako bat dela, baina baita lor dezakegula ere, eta konfiantza osoaz goaz hori lortzeko”.

Kapitainak ez du ahaztu nahi izan zalego athleticzaleaz : “Kopa hau, batez ere, zaleengatik lortu gura dugu. Badakigu zer suposatu dezakeen, eta gogo handia dugu hainbeste denbora itxaroten daramaten poz hori emateko”.