undefined

“Barkamena eskatzen diegu zaleei. Bi kolpe izan dira”

“Barkamena eskatzen diegu zaleei. Bi kolpe izan dira”

Dani Garcia triste agertu da apirilean Kopako bigarren finalean galdu ostean

Dani Garciak ez du aitzakiarik jarri La Kartujan jokatu den 2020-21 Kopako finalaren ostean. Athletic Clubeko erdilariak Bartzelonaren nagusitasuna aitortu du: “Lehen zatian, eurak hobeto aritu diren arren, aurpegia eman dugu gasolinak iraun digun arte. Baina ez digu gehiagorako eman”.

Jokalari zuri-gorriak honela azaldu du une gogor hauetan aldagelak sentitzen dutena: “Zaleei barkamena eskatu behar diegu, bi kolpe izan direlako. Orain denboraldia ahalik eta ondoen amaitzen saiatuko gara. Puntuak daude jokoan, eta klubagatik hobetzen saiatu behar dugu, ahal dugun goren amaitzeko”.