undefined

Marcelino: “Final bat irabazteko askoz gehiago egin behar da”

Marcelino: “Final bat irabazteko askoz gehiago egin behar da”

Entrenatzaile zuri-gorria etsita agertu da Barçaren aurkako porrotaren ostean: “Triste goaz, berriro ere, gure maila gorenean lehiatu ez garelako”

“Triste eta atsekabetuta gaude berriz ere gure maila gorenean lehiatu ez garelako”. Horrela laburbildu du Marcelino Garcia Toralek bere taldearen egoera, 2020-21 Kopako finalean Bartzelonaren aurka galdu ostean. Entrenatzaile zuri-gorriak aurkariaren nagusitasuna aitortu du: “Barça gehiago izan da, merezita irabazi du eta zorionak eman behar dizkiogu. Gure aldetik, argi dago final bat irabazteko guk egin genuena baino askoz gehiago egin behar dela. Bigarren zatian, bere lehen goletik aurrera erori egin gara eta ez dugu erreakzionatzen jakin. Lau edo bost pase jarraian ematen ez badituzu, ezinezkoa da arrisku-aukerak egitea. Ez dugu mugikortasunik izan”.

Marcelinok azpimarratu duenez, “Gure maila igo behar dugu finalak irabazi ahal izateko. Oso garrantzitsua da honera iristea, baina gero lehiatu egin behar gara aukerak izateko. Duela hiru hilabete egin genuen aurkari beraren kontra, baina gaur ez gara gai izan. Nabarmena da bi final horiek orain dela hilabete batzuk erakutsitako maila baino askoz ere beherago jokatu dituela taldeak. Ahalik eta gehien saiatu gara, eta nire jokalariez harro nago oraindik, baina agian une honetan gure maila lehiakorra beti handitu behar dugu, eta ez noizean behin, finalak irabazteko aukera izateko”.