undefined

Bilbao Athleticek 2. mailara igotzeko playoffak jokatuko ditu

Bilbao Athleticek 2. mailara igotzeko playoffak jokatuko ditu

Hiru partida jokatzeko gelditzen badira ere, lejoikumeak bigarren urtez jarraian sailkatu dira igoera promoziorako (bi kanporaketa partida bakarrera)

Larunbatean SD Logroñesen aurka 2 eta 0 irabazi ondoren, eta Bigarren B Mailako II. multzoko bigarren fasea bukatzeko hiru jardunaldi falta direnean, Bilbao Athleticek Smart Bank Ligara igotzeko playoffetara zuzenean sartzeko aukera ematen duen multzoko hirugarren postua ziurtatu du, gutxienez. Bigarren urtez jarraian, Joseba Etxeberriaren lehoikumeek Bigarren Mailara igotzeko fasean parte hartuko dute.

Talde zuri-gorria sailkapeneko bigarren sailkatua da orain, 48 punturekin eta 2,09 puntuko koefizientearekin, Reala Bren atzetik (49 puntu eta 2,13 koefizientea). Laugarren sailkatua Tudelano da, 35 puntu eta 1,62ko koefizientearekin, eta horrela, hiru jardunaldiren faltan, multzoko lehen hiru taldeen artean egotea ziurtatu dute Etxeberriaren mutilek.

Bilbao Athletic bezala, beste 15 taldek (oraindik zehaztu gabe dago) zilarrezko mailara igotzeko fasean parte hartuko dute: bost multzoetako lehen hirurek eta laugarren onenak.

Playoffak bi kanporaketa izango ditu, partida bakarrera, Espainiako Futbol Federazioak izendatutako egoitza neutral batean eta kontzentrazio formatuan, iaz bezala. Gurutzaketak zozketa bidez zehaztuko dira, sailkapen onena lortzen dutenen txarrena lortzen dutenen aurka eta, ahal den guztietan, talde berean lehiatu diren bi taldeen arteko norgehiagokak saihestuz. Bigarren kanporaketako lau talde irabazleak zuzenean igoko dira Bigarren Mailara.

Berdinketak kanporaketetan

Berdinketek, 90 minutuak amaitzean, hamabost minutuko bi zatiko denbora gehigarria izango dute, baina partida amaitzean berdinketak jarraitzen badu, garailea izango da bere aurreko taldean koefiziente onena lortu duena. Bi taldeek sailkapen bera lortuz gero, penaltiak jaurtiko dira.

Beraz, promozio fasean duen tokia ziurtatu arren, Bilbao Athleticek ahalik eta puntu gehien eta partidako puntu koefiziente onena lortzeko borrokatu beharko du.

Horrela daude Bigarren Mailara igotzeko fasean plaza bat lortu nahi duten bost taldeen taulak:

II. taldea (Bilbao Athletic)

  1. Real Sociedad B. 49 puntu. 2.13 (koef)
  2. Bilbao Athletic. 48 puntu. 2.09 (koef)
  3. SD Amorebieta. 42 puntu. 1.83 (koef)
  4. CD Calahorra. 35 puntu. 1.67 (koef)
  5. CD Tudelano. 34 puntu. 1.63 (koef)
  6. SD Logroñés. 30 puntu. 1.43 (koef)

I. taldea

  1. Burgos CF. 44 puntu. 2.1 (koef)
  2. Real Valladolid Promesas. 36 puntu. 1.71 (koef)
  3. RC Celta B. 34 puntu. 1.62 (koef)
  4. Zamora CF. 34 puntu. 1.62 (koef)
  5. CyD Leonesa. 34 puntu. 1.62 (koef)
  6. Unionistas de Salamanca. 33 puntu. 1.57 (koef)

III. taldea

  1. UD Ibiza. 46 puntu. 2.19 (koef)
  2. FC Barcelona B. 40 puntu. 1.74 (koef)
  3. FC Andorra. 38 puntu. 1.65 (koef)
  4. Gimnastic Tarragona. 37 puntu. 1.61 (koef)
  5. CD Alcoyano. 33 puntu. 1.57 (koef)
  6. Villarreal B. 29 puntu. 1.38 (koef)

IV. taldea

  1. Linares Deportivo. 42 puntu. 2.0 (koef)
  2. UCAM Murcia. 40 puntu. 1.90 (koef)
  3. Algeciras CF. 36 puntu. 1.71 (koef)
  4. San Fernando CD. 34 puntu. 1.62 (koef)
  5. Betis Deportivo 33 puntu. 1.57 (koef)
  6. Atlético Sanluqueño. 31 puntu. 1.48 (koef)

V. taldea

  1. CD Badajoz. 50 puntu. 2.38 (koef)
  2. 39 puntos. 1.86 (koef)
  3. Real Madrid Castilla. 34 puntu. 1.62 (koef)
  4. Extremadura UD. 33 puntu. 1.57 (koef)
  5. DUX Internacional. 23 puntu. 1.57 (koef)
  6. CF Talavera. 31 puntu. 1.48 (koef)