undefined

Erika, 400 partida Athleticen

Erika, 400 partida Athleticen

Klubaren historian partida ofizial kopuru hori lortu duen hirugarren jokalaria da, Eli Ibarra (413) eta Iraia Iturregiren (402) ostean

Kostata azken lesioarengatik, baina Erika Vazquezek historia egin du berriro Athleticen. Jokalari nafarrak bere 400. partida jokatu zuen igandean kamiseta zuri-gorriarekin, lehoiek Eibarren aurka garaipen txukuna lortu zuten partidan. Erika bigarren zatian zelairatu zen eta gainera lau hilabetez lesionatuta egon ostean.

Erikak aurretik marka hori lortu zuten bi jokalariak harrapatu ditu. Lehena Eli Ibarra izan zen, erretiratzerako orduan 413 partidako muga utzi zuena, eta ondoren Iraia Iturregik lortu zuen, 402 neurketa jokatuta. Bi jokalari zuri-gorriak 2017an erretiratu ziren, baina gaur egun Lezaman jarraitzen dute. Hain zuzen ere, Iturregi emakumezkoen lehen taldea zuzendu duen lehen emakumea da.

Bere kasuan, Erika Vazquezek 400eko marka lortu du Lezaman egin duen hamaseigarren kanpainan, Athleticen ezkutua defendatzen denbora gehien egin duen jokalaria bihurtuz. Aurrelariak 38 urte bete zituen otsailean. Ligako 356 norgehiagoka, Kopako 31 eta Europako 13 jokatuditu orain arte. Erikak 2004ko uztailaren 20an egin zuen debuta Lezaman, 21 urterekin, eta 261 gol sartu ditu orotara.

Golaren erregina

12 aldiz lortu du bi gol sartzea, beste horrenbestetan hat-tricka eta lau aldiz sartu ditu lau gol. Gainera, partida bakar batean gol gehien sartu dituenaren errekorra du, 7 Maltako Birkirkararen aurka. Iruñearrak kondaira handitzen jarraitzen du lehoi gisa. Zorionak Erika!