undefined

Komunikatu ofiziala

Komunikatu ofiziala

Lucia Garciak, Athleticeko jokalaria, positiboa da COVID-19an

Athletic Clubek jakinarazi duenez, Lucia Garcia* emakumezkoen lehen taldeko jokalariak positibo eman du COVID-19an gaur egindako antigeno probetan, eta emaitza osasun agintariei jakinarazi zaie. Jokalaria osasun egoera onean dago eta etxean isolatzeko osasun-protokoloa betetzen ari da.

Gaurko gainontzeko proben emaitzak negatiboak izan dira eta taldea igandeko EDF Logroñoren aurkako partida prestatzen hasi da.

*Jokalariak baimena eman dio Athletic Clubi bere izena jakitera emateko.