undefined

Kirol-lesioei buruzko prestakuntza-ekitaldia

Kirol-lesioei buruzko prestakuntza-ekitaldia

Athletic Clubek eta Canon Medicalek ‘Iskiotibialen patologiaren abordatze integrala’ antolatu dute datorren maiatzaren 28an, nazioartean erreferente diren hizlariekin

Athletic Clubek, Canon Medicalekin batera, ‘Iskiotibialen patologiaren abordatze integrala’ formakuntza-ekitaldia antolatu du IMQ eta Ars Medicarekin elkarlanean. Ekitaldia Athletic Clubek Youtuben duen kanal ofizialean ikusi ahal izango da datorren ostiralean, maiatzak 28, arratsaldeko 16:45ean.

Kirol-lesioen esparruan nazioartean erreferente diren hizlariak izango dira, besteak beste, Athletic Club, FC Bartzelona, IMQ eta Ars Medicako zerbitzu medikoen kideak.

Ekimen hau Athletic Cluben eta Canon Medicalen arteko berrikuntza-akordioaren esparruan sortu zen. Akordio horren arabera, ekipo medikoen Japoniako konpainia Klubeko Berrikuntzaren Partner Globala da, Diagnostiko Medikoko Sistemen eta Teknologien kategorian. Akordio hori 2024ko abendura arte egongo da indarrean, eta ohiko babesletzaz harago doa. Lezaman kirol-medikuntzan irtenbide berritzaileak ezartzeko eta hedapen- eta gaikuntza-jarduerak egiteko potentziala du ardatz.

Ekitaldi honek Athletic Cluben jakintza zientifiko-medikoa gizarte osoari helarazteko etorkizuneko jardueren hasiera izan nahi du.