undefined

Erikak 400. kamiseta utzi du Museoan

Erikak 400. kamiseta utzi du Museoan

Jokalariak joan den igandean lehoi bezala 400 partida ofizial betetzean jantzi zuen kamiseta eman du

Astebete ere ez da igaro Erika Vazquezek bere 400. partida Athleticekin jokatu zuenetik. Horrela, Iruñakoa Eli Ibarrak (413) eta Iraia Iturregik (402) osatzen duten podiumera igo da. Gaur arte, hirurak dira klubean 400eko muga gainditu duten jokalari bakarrak eta, beraz, leku berezia dute Athletic Club Museoan.

Klubaren Museoak emakumezkoen atalaren ibilbide osoko zati preziatuak gordetzen ditu. Eli Ibarraren 250. partidaren kamiseta, Iraiarena San Mames zaharreko azken neurketan, Tirapu kapitainaren besokoa Katedrala ikusleez bete zenekoa, botak, banderinak eta, noski, ligako txapelketetako garaikurrak (3 daude, bat Athleticen jabetzakoa baita, jarraian lehen bi Superligak lortu baitzituen).

Erika Vazquezek bere 100. eta 200. goleko baloiak utzi ditu jada eta, 400 partida ofizial jokatu ostean, San Mamesera hurbildu nahi izan da Eibarren jantzi zuen elastikoa gerorako uzteko. “Nire esker on guztiarekin Athleticeko zaleentzat, nire 400. partidara arte babestu bainau”, sinatu zuen elastikoan. Lehoiak 38 urterekin nola sentitzen den kontatu digu.