undefined

Bolada luzatzeko neurketa egokia

Bolada luzatzeko neurketa egokia

Lehoiek EDF Logroñoren aurka jokatuko dute igandean (11:30ean) Lezaman

Denboraldi zail batean bolada onena lortzeko aukera paregabea izango dute lehoiek igande honetan. Santa Teresa eta SD Eibar gainditu ostean, lehoiak etxera itzuliko dira EDF Logroñoren aurka jokatzeko (11:30ean). Bederatzigarren postuan eta sentsazio onekin, Iturregiren taldeak 31 puntu ditu eta Sevillari zortzigarren postua (36 puntu) kentzen saiatuko dira.

Bestalde, Logroñoko taldea egoera zailean dago, 19 puntu ditu eta 16. postuan dago (17. postuan Santa Teresa dago 19 punturekin eta azken postuan Deportivo Abanca da 17 punturekin). Errioxarrek etxetik kanpo jokatutako 13 partidetan 4 puntu bakarrik eskuratu dituzte, eta azken hiru norgehiagokak galdu egin dituzte. Hala ere, Moncayoren taldea oso talde txukuna da eta erasoan, Jade Boho, Grace Asantewaa eta Rebecca Elloh bezalako jokalariak ditu.

Hala ere, Logroñoko taldea lehoien pizti beltz berezia bihurtu da azken neurketetan. Aurtengo denboraldira arte zurigorriek ez dute inoiz galdu ligan EDFren aurka, baina abenduan 3-0 galdu zuten Logroñon jokatutako partidan. Bi hilabete lehenago, Las Gaunasen jokatutako 2019/2020 Erreginaren Kopako finalerdietako partidan, lehoiak penaltien txandan galdu egin zuten. Bi porrot horiek min egin zuten eta, zalantzarik gabe, Primera Iberdrolaren 27. jardunaldiari dagokion partidari motibazio bezala balioko dute.