undefined

“Liderrari irabaztea garrantzitsua izango litzateke mentalki”

“Liderrari irabaztea garrantzitsua izango litzateke mentalki”

Bihar Atletico Madrilen aurka San Mamesen jokatu aurretik, Marcelinok esan du partidaren gakoa “areatan ondo aritzea” izango dela

Marcelino Garcia Toralek komunikabideen galderei erantzun zien LaLigako 32. jardunaldiko partidaren atarian, bihar 21:00etan San Mamesen jokatuko dena Atletico Madrilen aurka.

Talde koltxoneroa sailkapenaren gorenean heldu da: “Liderrari irabaztea garrantzitsua izango litzateke mentalki. Ziur nago taldea lehiatuko dela. Erronka polita da. Gol gutxi sartzen dizkiete. Zaila da talde honi aurre egitea, baina jokoan eta intentsitatean etengabe saiatu behar dugu”.

Partidaren gakoei dagokienez, entrenatzaile zuri-gorriak argi dauka: “Gakoa areatan daukagun eraginkortasunean egongo da. Ditugun gol aukeretan zuhurrak izan behar dugu. Joaneko partidan neurketa bikaina jokatu genuen, onenetakoa hemen nagoenetik. Garaipenak ihes egin zigun xehetasun txikiengatik, eta horietan ezin dugu hutsik egin”.

Athleticek bost berdinketa daramatza jarraian ligan (Celta, Eibar, Reala, Alaves eta Real Betis), eta garaipena lortzeko eta erregularra izaten hasteko erronkari aurre egin beharko dio: “Berdinketa askotatik gatoz. Garaipenetik gertu gaude. Zaila egiten zaigu jarraitutasuna mantentzea hilabete askotan. Hobetzeko eta handitzeko nahia izateko ideia horrekin lortzen da hori. Jolasteko ideia batean sinetsi behar dugu. Honek denbora behar du”.