undefined

Balenziagaren lehen eguna San Mamesen, Valladoliden aurka

Balenziagaren lehen eguna San Mamesen, Valladoliden aurka

Zumarragakoa Katedralean estreinatu zen Real Valladoliden aurka LaLigan (2008-09), partida horretan asistentzia bat eman eta penaltia eraginez

2008-09 denboraldiko Ligako bigarren jardunaldian Athletic Clubekin debuta egin ostean, Rosaledan Malagaren aurka, Mikel Balenziaga San Mamesen estreinatu zen 2008ko irailaren 21ean, datorren asteazkenean, 19:00etan, lehoien hurrengo aurkariaren kontra: Real Valladolid. Zumarragako atzelariak lan bikaina egin zuen, bai defentsan, bai erasoan.

Atsedenaldiaren ostean partida berdinduta zegoela, Balenziagak Markel Susaetaren pase bat jaso zuen ezker hegalean, eta bigarren zutoinaren erdiraketa neurtua jarri zion Fernando Llorenteri arratsaldeko lehena egin zezan. Ondoren, norgehiagokaren azken zatian, beste erdiratze on bat egin zuen, oraingoan Javi Baraja atzelariaren eskuan jo zuena. Epaileak penaltia adierazi eta Andoni Iraolak sareratu zuen.

Egun lehoien kapitainetako bat da Balenziaga, hamargarren denboraldia du Athleticen eta 280 partida jokatu ditu, bi gol sartuz.