undefined

Emakumezkoen FC Bartzelonaren aurkako partida, atzeratuta

Emakumezkoen FC Bartzelonaren aurkako partida, atzeratuta

Champions Leagueko partida dela eta, lehoiek asteburu honetan Bartzelonan jokatu behar zuten partida atzeratu egin da

Neskek asteburu honetan FC Bartzelonaren aurka jokatu behar zuten Primera Iberdrolako 28. jardunaldiko partida atzeratu egin da. Arrazoia Women’s Champions Leagueko finalerdietako itzuliko partida da, Kataluniako taldeak Paris Saint Germainen aurka Johan Cruyff estadioan jokatuko duena, maiatzaren 2an (igandea). Partida horretan txapelketa kontinentaleko titulua irabazteko finalistetako bat erabakiko da.

Barçaren egutegiak lehoien aurkako joaneko norgehiagokari ere eragiten dio, 17. jardunaldiari dagokiona eta COVID-19ak zuri-gorrien artean izan zuen eraginagatik atzeratu zena.