undefined

Elkarrekin ondo moldatzen den hirukotea

Elkarrekin ondo moldatzen den hirukotea

Oihane Valdezate eta Irene Oguiza gazteak Eunate Arraizaren erdiraketa onak gol bihurtzen ari dira

Geldikako golek emakumezkoen lehen taldean puntuak ematen jarraitzen dute; dagoeneko 10 dira 12 jardunalditan. EDF Logroñoren aurkako azken partidan Valdezate izan zen korner batean gola sartu zuena, eta nola ez, Eunate Arraizak atera zuen. Trapagakoak denboraldiko bere bigarren gola lortu zuen. Aurreko partidetan, Oguizak Biurrunekoaren abilezia aprobetxatzen jakin du, 11 partidatan 5 gol sartuta.

Hiru jokalari zuri-gorriak bikain ari dira, sasoi onean, 4 gol sartu dituen Vanesa Gimbert ahaztu barik. Eunate, azken pasea ematen taldeko onena (11 gol pase daramatza), konfiantzaz dago eta Oguiza eta Valdezate gazteak, biak 2000koak, nafarraren erdiraketa magistralak aprobetxatzen ari dira. Hiru protagonistak elkartu ditugu, taldearen azken neurketetan geldikako jokaldietan izandako arrakastaren sekretu batzuk kontatzeko.