undefined

Bilbao Athletic, garaipenaren bidera itzultzera

Bilbao Athletic, garaipenaren bidera itzultzera

Calahorran izandako azken porrotaren ostean, Joseba Etxeberriaren lehoikumeak Tudelanoren aurkako garaipenaren bidera itzultzen saiatuko dira, playoffei begira sentsazioak berreskuratzeko asmoarekin

Bilbao Athleticek aurten Lezaman jokatuko duen denboraldiko azken partidari egingo dio aurre larunbat arratsaldean Tudelanoren aurka (17:00etan). Joseba Etxeberriak zuzentzen dituen lehoikumeek beste bi neurketa dituzte aurretik denboraldiko helburu nagusiari aurre egin aurretik: LaLiga Smartbankera igotzeko playoff-a, maiatzaren 16ko asteburuan jokatuko dena. Aurretik, talde zurigorriak indarrak neurtu beharko ditu Nafarroako taldearekin lehenengo, eta ondoren, Logroñon bigarren fasea amaitu, SD Logroñesen aurka.

Joseba Etxeberriaren mutilek playofferako matematikoki sailkatzea lortu zuten eta horrekin denboraldiko lehen helburua lortu zuten. Hala ere, joan den asteburuan Calahorraren aurka porrota jaso ostean, Bilbao Athletic hiru puntu lortzen saiatuko da, garaipenaren bidera itzuli eta denboraldiaren fase erabakigarriari begira sentsazioak berreskuratzeko asmoz. Taldea prestatzen hastea da helburua, zilarrezko mailan leku bat eman diezaioketen kanporaketei begira egoera onenean egoteko.

Orain arte bigarren fase honetan jokatu diren lau partidetatik, Bilbao Athleticek hiru garaipen eta porrot bakarra erdietsi ditu. Joseba Etxeberriaren gizonak marka hauek hobetzen saiatuko dira, kanporaketetara koefiziente txukun batekin iritsi ahal izateko, garrantzi zuzena izan dezake eta. Larunbatean, hiru puntu garrantzitsu izango dira jokoan Tudelanoren aurka. Joaneko partidan 1-4ko emaitzarekin lortu zuen garaipena Etxeberriaren mutilek.