undefined

Maiatzaren 1ean dendak itxita

Maiatzaren 1ean dendak itxita

Athletic Clubeko denda fisikoek astelehenean irekiko dituzte ateak, Langileen Egunaren ostean. Online dendak etengabeko zerbitzua ematen jarraituko du

Athletic Clubeko denda fisikoak itxita egongo dira larunbat honetan, maiatzaren 1ean, Langilearen Nazioarteko Eguna dela eta. Beraz, bost denda ofizialek (San Mames, Alde Zaharra, Errekalde, Mazarredo eta Max Center) ateak itxiko dituzte gaur, ostirala, 20:00etatik datorren asteleheneko, maiatzak 3, 10:00etara arte.

Athletic Clubeko online dendak (https://denda.athletic-club.eus?utm_source=athletic-club.eus&utm_medium=referral&utm_campaign=actualidad-athletic-club&utm_content=maiatzaren-1ean-dendak-itxita /) produktu ofizial guztiak erosteko eta bidaltzeko ohiko zerbitzua ematen jarraituko du. Produktu ofizial horien artean, orain aktibo dagoen denboraldi honetako NB ekipazio ofizialetako %30eko deskontua dago eskuragai.

Bestalde, San Mameseko denda ofiziala hilabete honetatik aurrera itzuliko da ohiko ordutegira: astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 20:00etara, etenik gabe.