undefined

“Ez dago Athletic baino klub familiarragorik”

“Ez dago Athletic baino klub familiarragorik”

Sophie Istillartek, Athletic Cluben Iparraldeko lehen jokalariak, intentsitatea eta lana jartzen ditu lehoien zelai erdian

Athletic Cluben armarria defendatzen duen Iparraldeko lehen jokalaria da. Sophie Istillart (Baiona, 1996-04-23) iragan udan iritsi zen Lezamara, eta talde zuri-gorriaren zelai erdian ezinbestekoa bihurtu da. Frantziako Lehen Mailan Bordeleko Girondinsen bost denboraldi jokatu ondoren, non kapitain bezala aritu zen, Istillart elkartasun eta lan eredua da zelai erdian. “Jokalari oldarkortzat” jotzen du bere burua, eta ez dio beldurrik ematen gorputz eta arima aritzegatik txartelak jasotzeak.

Kirol arloan denboraldia zaila izateaz gain, pandemia gehitu behar zaio; izan ere, baionarra Bilbon duen bizitza berrian %100ean integratzea eragotzi du. “Athleticekin sinatu nuenean, lehenengo eta behin San Mames eta Museoa bisitatu nituen. Alde Zaharrean ere egon naiz familiarekin, baina ezer gutxi gehiago egin ahal izan dut pandemiagatik”. Hala ere, Sophie oso pozik dago Athletic Cluben esperientziarekin. “Oso klub familiarra da; ez dago Athletic baino klub familiarragorik. Jendea izugarria da eta denetarik egiten saiatzen da zu ondo sentiarazteko”.

Aita euskalduna izanda, Istillartek onartzen du oso erlazio ona duela bere talekideekin, eta gustatuko litzaioke Iparraldeko beste jokalari batzuek kamiseta zuri-gorria jantzi ahal izatea. Bilbotik ibili gara jokalariarekin, Klubean betetzen ari den lehen denboraldiari buruz entzuteko.