undefined

Munduko Medikuak erakundeari egindako dohaintza

Munduko Medikuak erakundeari egindako dohaintza

Athletic Club eta Real Sociedad klubek Gabon Zaharreko derbiko kamiseten enkantean lortutakoa entregatu dute GKEren Euskadiko egoitzan

Athleticek eta Errealak, beren fundazioek sustatutako ekimen baten bidez, enkante solidario bat antolatu zuten urte amaieran San Mamesen jokatutako derbiko kamisetak saltzeko. Guztira, 9.438,87 € bildu ziren. Horietatik 5.492,46 € Athletic Clubari dagozkio. Munduko Medikuak erakundeak zenbateko osoa erabiliko du Euskadiko kolektibo babesgabeenen artean pandemiaren ondorioak arintzeko.

Athletic Club Fundazioaren izenean Jon Vázquez Eguskiza, Zuzendari Nagusia, eta Galder Reguera, Proiektuaren Arduraduna, bertaratu dira. Andoni Iraola eta Iñigo Diaz de Cerio Real Sociedad klubaren izenean joan dira, eta Munduko Medikuak Euskadiren izenean Josu Abad, presidentea, eta Cristina Calero, elkarteko Komunikazio Arduraduna.