undefined

“Orain seguruago sentitzen naiz atepean”

“Orain seguruago sentitzen naiz atepean”

Atezain zuri-gorriak sasoian dagoela adierazi du, taldeak Primera Iberdrolako azken txanpan erakutsi duen konfiantzari esker

Andrea de la Navak bigarren denboraldia beteko du Athleticen atepean. Talde zuri-gorriak denboraldi honetan Primera Iberdrolan jokatu dituen 26 partidetatik 23tan parte hartu du barakaldarrak. Atezainak aitortu du ez dela denboraldi erraza izaten ari, nahiz eta taldeak partidarik irabazi gabe bi hilabete baino gehiagoko dinamika negatiboa iraultzea lortu duen. Animoak aldatu egin dira, eta ondorioz, lehoien jokoa nabarmen hobetu da.

 “Orain askoz seguruago sentitzen naiz eta konfiantza dut atepean”, adierazi du De la Navak. “Asko nabaritzen ez bada ere, atzelariekin komunikazio ona dut. Nigan konfiantza dutela transmititzen didate; nik konfiantza ematen diet, eta azkenean gauzak bakarrik doaz”, dio atezainak, atzeko lerroan dituen taldekideekin duen konplizitateari buruz.

2020-2021 urtearen hasieran eta Ainhoa Tirapuk erretiroa hartu ondoren, Amaia Peña klubera itzuli zen. Portugaletekoa Estatu Batuetan lizentziatu zen eta joan den udan itzuli zen talde zuri-gorrira. Hain zuzen ere, Andrea de la Navak eta Amaia Peñak elkar ezagutzen dute Barakaldoko Pauldarrak taldean bat egin zutelako, eta gaur egun aldagela partekatzen dute Lehen Mailan. “Amaia ezagutzen nuen jada, Pauldarrak taldean jokatu dut berarekin eta oso ondo moldatzen gara, eta horregatik entrenamenduak atseginagoak dira”. Ezkerraldeko atezainekin batera, Andere Leguina beteranoak bere hamahirugarren denboraldia betetzen ari da Athletic Cluben.