undefined

UPV/EHUko ikasleak San Mamesen IMQrekin

UPV/EHUko ikasleak San Mamesen IMQrekin

Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintzako 80 ikasle inguruk IMQren prestakuntza jaso dute gure estadioan

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko 80 ikasle inguruk gaur hasi dute San Mames estadioan Athletic Clubeko partidetan osasun-gorabeherarik izanez gero nola jokatu eta jarduera-protokoloak ezagutzeko prestakuntza.

Azken urteotan ohikoa den bezala, IMQ Athletic Clubeko osasun-aseguratzaile ofizialak antolatu du ikasleen prestakuntza, eta San Mameseko partidetara bertaratutako langileen eta ikusleen osasun-laguntzaz arduratu daitezen.

80 gazteez gain, UPV/EHUko irakasleak, medikuak eta IMQko arduradunak eta Josean Lekue talde zuri-gorriko zerbitzu medikuetako burua egon dira bertan.

Gainera, 2019-20 denboraldian San Mamesen eman diren osasun-asistentziari buruzko datuak ezagutarazi dira, 2020ko martxoan munduko pandemiak bereziki baldintzatuako LaLigako geldialdiak markatua eta, ondoren, ekainaren erdialdean, berriz abiatuta, harmailetan publikorik gabe. Guztira 59 eskuhartze eman ziren martxoaren 1era arte Katedralean jokatutako 14 partidetan (Ligako 12 eta Kopako 2). Une horretatik aurrera, IMQk partida bakoitzean jarri dituen osasun-langileek emandako asistentziak oso urriak izan dira, eta bi gorabehera baino ez dira izan (telebista-operadore bat eta San Mameseko langile bat).