undefined

Celta B, Bilbao Athleticen lehen aurkaria igoerarako bidean

Celta B, Bilbao Athleticen lehen aurkaria igoerarako bidean

Lehoikumeak Celta B taldearen aurka neurtuko dira igandean 20:15ean Bigarren Mailako playoffetako lehen kanporaketan

Bilbao Athleticek Celta B izango du aurkari Bigarren Mailara igotzeko playoffetako lehen kanporaketan. Kanporaketa partida bakarrera erabakiko da, Villanovensen, maiatzaren 16an, hurrengo igandean, 20:15ean.

Postu berean sailkatuta geratu ziren bi talde parekatuta geratu direnez, partidak penaltien txanda izango du, 90 minutuak eta luzapena amaitzean berdinketa gertatuz gero.

Partidako garailea, LaLiga SmartBankera igotzeko azken kanporaketara pasako da datorren asteburuan, maiatzaren 22an eta 23an.

Horrela geratu dira kanporaketak:

  • Burgos CF – Calahorra
  • Real Sociedad B – Andorra
  • Linares – SD Amorebieta
  • CD Badajoz – Zamora
  • Ibiza – Real Madrid Castilla
  • UD Sanse de los Reyes – Algeciras
  • UCAM Murcia – Barcelona B
  • Bilbao Athletic – RC Celta B