undefined

Bilbao Athletic – Celta B partidarako sarrerak

Bilbao Athletic – Celta B partidarako sarrerak

Athletic Clubek 485 sarrera ditu Villanueva de la Serenan (Badajoz) igandean 20:15etan jokatuko den Bigarren Mailara igotzeko play-offeko partidarako

Athletic Clubek 485 sarrera ditu Villanueva de la Serenan (Badajoz) maiatzaren 16an, igandez, 20:15ean jokatuko den Bigarren Mailara igotzeko play-offeko Bilbao Athletic – RC Celta B partidarako.

Sarrera bakoitzaren prezioa Athletic Clubeko bazkide, peñista eta zaleentzako, 15 eurotakoa izango da (RFEFk ezarritako prezioa edozein dela).

Sarreraren bat nahi duten bazkide zein zaleek Klubari jakinarazi beharko diote maiatzaren 13aren, ostegunaren, 11:00ak baino lehen, [email protected] helbidean edo 94 406 1898 telefonoan.