undefined

Lucia Garcia eta Maria Diaz, sintonia onenean

Lucia Garcia eta Maria Diaz, sintonia onenean

Bi futbolariek aitortu dute “gaua eta eguna” bezalakoak direla, baina Lezamara iritsi zirenetik bikain konektatu dute

Kirolak eskaintzen duen gauzarik onenetako bat adiskidetasuna da. Urtetan zehar, esperientziak metatu egiten dira eta lagun asko sortzen dira aldagela baten barruan. Horietako bat Lucia Garcik eta Maria Diazek osatzen dutena da. Barakaldokoa 2016-2017 denboraldian iritsi zen Lezamara eta Funesekoa hurrengo denboraldian. Bi futbolariek adiskidetasun ona egin zuten Joseba Aguirrek zuzentzen zuen aldagelan. Esan liteke gaur egun Lucia eta Maria lagun minak direla, nahiz eta beraiek aitortu “gaua eta eguna” bezalakoa direla.

Bi futbolarieen adiskidetasunak Lezamako hesiak gainditzen ditu eta biak planak egiten dituzte maiz elkarrekin. Gainera, lagun onak direnez, une txarretan elkarri laguntzen diote, eta Mariak onartzen du batzuetan Luciaren izaera oldarkorra leundu behar duela. Biak sintonia onean daude bai jokalekutik kanpo bai zelaia barruan ere. Lucia Garciak eta Maria Diazek 13 eta 4 gol sartu dituzte, hurrenez hurren. Aurrelari internazionalak bere erregistrorik onena berdindu du, 18-19 denboraldikoa, eta oraindik zazpi neurketa geratzen zaizkio bere mailarik golegileena sinatzeko. Mariak, bere aldetik, 4 gol lortu ditu (bere markarik onena hobetuz, 3), eta hau da jokalekuan gehien parte hartzen ari den kanpaina.

Bi lehoiekin batu gara naturaltasunez hitz egin diezaguten.