undefined

Lezama, bost liga handietako liderra

Lezama, bost liga handietako liderra

CIESen txosten baten arabera, Athletic da harrobiko jokalariek jokatutako minutu portzentajerik handiena duen kluba Europako liga ospetsuenen artean

CIES Football Observatory Suitzako ikerketa zentro ospetsuaren 337. Asteroko txostenaren arabera, Europa mailako bost liga handien artean Athletic da 2020/21 denboraldian harrobiko jokalariek jokatutako minutu portzentajerik handiena duen kluba. Lezama sailkapen horren buruan dago, minutuen %50,9ko portzentajearekin, Celta (%49), Real Sociedad (%48,5), AS St-Étienne (%35.00), Brighton & Hove Albion FC (%30.1), FSV Mainz (%25.0%) eta Genoa CFC ( % 21.0%) taldeen gainetik. Bost liga handi horietako harrobiko taldeek jokatutako minutu portzentajearen batez bestekoa %13,2koa da.

Halaber, txostenaren arabera, Europako 27 liga txapelketetako talde guztien artean bosgarrena da Athletic Club, harrobiko jokalariek jokatutako minutu portzentajeari dagokionez. Klub zuri-gorria liga apalagoko lau kluben atzetik baino ez dago: MŠK Žilina talde eslovakiarra (%61,5), Dynamo Kyiv ukrainarra (%60,2) eta Sigma Olomouc (%52,2) eta FC Slovacko (%51,1) talde txekiarrak.

CIES Futbol Behatokiak UEFAren irizpideei jarraitzen die harrobiko futbolari bat aintzat hartzeko, klubeko taldeetan 15 eta 21 urte bitartean gutxienez hiru denboralditan zehar jokatu dutenak halakotzat hartuz. Hori dela eta, txostenaren arabera, egungo lantaldearen 14 kide daude zerrendan, eta kanpoan utzi ditu 15 urte bete baino lehen klubeko harrobiko jokalaria izateagatik edo hitzartutako klubetan ibiltzeagatik 15 eta 21 urte bitartean Athletic Cluben hiru urte osorik jokatu ez duten beste batzuk. Beraz, Lezamako filialetatik igaro diren Lekue, Ibai, Vesga, Capa, Yuri eta De Marcos ez daude txostenean agertzen diren 14 jokalarien artean, ezta 2020/21eko LaLigan 21/05/05era arte minuturik jokatu ez dutenak ere, data horretan amaitu baitzen txostenean aztertutako epea.

Iturria, CIES Football Observatory