
Bilbao Athletic–Burgos CF partidarako sarrerak
Bilbao Athletic–Burgos CF partidarako sarrerak
Athleticek 2.197 eserleku ditu igandean Almendralejon jokatuko den partidarako eta bost euro jaitsiko du bazkide eta peñakideentzako prezioa
Athleticek 2.197 sarrera ditu maiatzaren 23an, igandez, Almendralejoko (Badajoz) Francisco de la Hera estadioan jokatuko den Bigarren Mailara igotzeko play-offeko partidarako. Bazkideei eta peñakideei zor zaien begirunez, euren sarrera sarrera bakoitza bost euro jaistea erabaki du Zuzendaritza Batzordeak, Espainiako Futbol Federazioak ezarritako prezioari gehitutako beherapenarekin. Gainerako zaleek jatorrizko prezioan erosi ahal izango dute sarrera.
Sarrera gehienak (1.357) Iparraldeko Harmailakoak dira. Azken prezioa 15 eurokoa izango da bazkide eta peñakideentzat eta 20 eurokoa gainerako zaleentzat. Ondoren, Preferentekoak 20 eurotan salduko dira (25 euro), eta Tribunakoak 25 eurotan (30 euro).
Sarrerak erosi nahi dituzten bazkide, peñista eta zaleek maiatzaren 20ko (osteguna) 11:00ak arte dute klubari jakinarazteko tartea, [email protected] helbidearen bidez edo 94 406 1898 telefonora deituz.