“Athletic nire bizitza da”
Iago Herrerinek lehoi bezela eskainiko duen azken prentsaurrekoan onartu du “harrituta” dagoela denbora honetan “jasotako babes guztiarekin”
Iago Herrerinek, hurrengo denboraldian Athletic Cluben jarraituko ez duela iragarri ondoren, erantzun zituen Lezamako prentsa aretotik komunikabideek egindako galderak. Harrobiko atezainak 119 partida jokatu ditu zortzi denboralditan lehen taldearekin, eta 2014-15 Superkopa lortzeko protagonista izan zen. Harrotasunez errepasatu du klubeko ibilbidea.
Athleticek beretzat zer den galdetuta, hunkituta agertu da atezaina: “Nire bizitza da. Nire kluba eta txikitatik zaletzen taldea izan da. Niretzat ametsa zen hemen jolastea. Hobeto edo okerrago egin ahal izan dut, baina beti eskatu izan diot neure buruari ahalik eta gehiena. Bikain tratatu naute, eta esker onez harritu nau denbora honetan izan dudan laguntza. Esker onekoa izan behar da eta, niretzat, Athletic, zaleak eta jokalariak izan dudan gauzarik handiena dira”.
Atezaina ere pozik agertu zen lankideen aldetik jasotzen ari den maitasun adierazpenekin: “Zortzi urte daramatzat hemen. Jokatzen duzunean, baloratuagoa sentitzen zara, baina orain ere taldekideen errekonozimendua sentitu dut eta horrekin geratzen naiz, besteak beste”.
Denboraldi honetako egoerari dagokionez, Herrerinek aitortu du ez dela erraza izan: “Urte gogorra izan da. Pandemiak ez du egoera erraztu irten ahal izateko, eta nahiago izan nuen geratu, benetan interesatzen ez zitzaidan eskaintza bat onartu baino, eta hor egon entrenatzaileak edozein unetan laguntzeko behar izan banindu”.