undefined

Bilbao Athletic Extremadurara iritsi da

Bilbao Athletic Extremadurara iritsi da

Lehoikumeak bere Meridako hotelean atseden hartzen ari dira, igande honetan Almendralejon Burgosen aurka jokatuko duten playoffeko partida erabakigarriaren zain

Bilbao Athletic Extremaduran da dagoeneko. Joseba Etxeberriak zuzentzen duen taldea atseden hartzen ari da Meridan (joan den asteko berdinean), igandean (20:00etan) Francisco de la Hera futbol zelaian (Almendralejo) Burgos CF taldearen aurka jokatuko duen partida buruan izanda.

Bidaia-planak, joan den astekoarekin alderatuta, ez du aldaketa esanguratsurik izan. Gure hazteak bihar arratsaldean arituko dira Meridako Jose Fouto estadioan, Bigarren Mailarako bidean azken oztopoari aurre egin aurretik izango duten azken lan saioan.

Bilbao Athleticen deialdia: Iru, Agirrezabala, Campo, Jaso, Kortazar, Paredes, Luengo, Bernaola, Cabo, Víctor, Ewan, Tascón, Baque, A. Nuñez, Arberas, Imanol, Diarra, Prados, Artola, Serrano, N. Williams, Guruzeta eta Agirre.