undefined

“Irabazteko lehiatuko gara”

“Irabazteko lehiatuko gara”

Marcelinok taldearen “maila gorena bilatzeko” gogoa eta beharra azpimarratu ditu denboraldiko azken norgehiagokari begira

Marcelino Garcia Toralek agerraldia egin du Lezaman, Athleticek bihar Elxen aurka Martinez Valeron jokatuko duen partidaren aurretik (18:00etan). Entrenatzaile astuzuri-gorriak partida zaila espero du jaitsiera jokoan duen aurkariaren kontra: “Elx asko ari da jokatzen partida honetan, dena erabakitzeko dute 90 minututan. Beste talde batzuen borrokan parte hartzen dugu, baina lehiatu egin behar dugu, profesional gisa dugun betebeharra delako eta klub handi bat defendatzen dugulako. Garaipenaren bila irtengo gara, beste edozein partidetan bezala, duintasunagatik, harrotasunagatik eta gure irizpideetan sinesten dugulako”.

Athleticeko entrenatzaileak denboraldiko azken neurketa beste partida bat bezala jokatuko du: “Taldea lehiakor eta anbizioarekin ikustea nahi dut. Irabazi nahi dut. Lehiatzera zoazenean, garaipena lortzea besterik ez da ulertzen. Une zaila da, azken partida da eta ohore hori, anbizio hori eta txapelketari, aurkariei eta geure buruari zor diogun errespetua ditugu jokoan”.

Hurrengo denboraldiari eta zalearen ilusioari buruz galdetuta, entrenatzailea motibatuta agertu da: “Athleticeko zaleak beti du ilusioa, bere taldearen ilusioa duelako. Guk zelaian erakutsi behar dugu eurek ikusi nahi dutena, partida guztietan erakutsi behar dugu. Gertaerek esango dute ea talde hobea garen. Oso maila onean lehiatuko garela sinesten dugu”.