undefined

Igoerarako finalaren jarraipen berezia

Igoerarako finalaren jarraipen berezia

YouTubeko gure kateak saio berezi bat eskainiko du Almendralejotik Burgos CF-Bilbao Athletic partidaren minutuz minutukoa jarraitzeko

Athletic Clubeko hedabide digitalek jarraipen berezia egingo diote igande honetan (20:00etan) Almendralejoko Francisco de la Hera estadioan jokatuko den Smartbank Ligara igotzeko Burgosen eta Bilbao Athleticen arteko playoffaren finalari.

Telebista eskubideen ondorioz partida eskaini ezin dugunez (Foottersen eskainiko da, esklusiban), Athletic Clubek Youtuben duen kanal ofizialak emanaldi berezia prestatu du 19:55etatik aurrera, partidaren minutuz minutuko kontakizuna egiteko, eta partidaren protagonistek atsedenaldian eta amaieran izango duten iritziak jasotzeko.

Gainera, harmailen zuzeneko irudiak izango dira ikusgai, bertan ehunka athleticzale egongo baitira lehoikumeak Bigarren Mailara igotzeko ahaleginean laguntzen.