
Bilbao Athletic, igotzeko aukeraren aurrean
Bilbao Athletic, igotzeko aukeraren aurrean
Joseba Etxeberriak zuzentzen dituen lehoikumeek zilarrezko mailan txartela lortzeagatik borrokatuko dute gaur gauean (20:00etan) Burgos CF-ren aurka
Iritsi da eguna. Bilbao Athleticek Burgos CF izango du aurkari gaur gauean (20:00etan) Francisco de la Hera zelaian, LaLiga Smartbankerako txartel bat jokoan izanda. Zuri-beltzak eta lehoikumeak aurrez aurre jarriko dira zilarrezko mailan bere lekua ziurtatzeko asmoarekin. Zuri-gorriek 2014-15 denboraldian lortu zuten saria azken aldiz.
Hitzordu garrantzitsua dela eta, Athletic Clubeko kanal digitalek jarraipen berezia egingo diote futbol profesionalera igotzeko playoffaren finalari. Playoff hauen telebista eskubideak direla eta partida emateko ezintasunaren aurrean (Footersen emango da bakarrik neurketa), Athletic Clubek Youtuben duen kanal ofizialak emanaldi berezia eskainiko du 19:55etik aurrera, partidaren minutua minutuz minutu jarraitzeko, partida audio bitartez kontatuz eta neurketaren protagonistek atsedenaldian eta amaieran izango duten inpresioarekin.
Gainera, harmailen zuzeneko irudiak izango dira ikusgai, bertan egongo diren ehunka athleticzalek lehoikumeak babestuz Bigarren Mailara igotzeko erronkan, azken aldiz zilarrezko mailara igo eta sei urtera. Dena ematera, mutilak!