undefined

Genuine taldea, Lezaman berriro

Genuine taldea, Lezaman berriro

Azken saio presentzialetik urtebete luze igaroa den honetan, berriro entrenatu da taldea zelaian, hamabi futbolistako taldeak osatuz eta txanda bikoitzak eginez

Lezamako instalazioetara itzuli da Athletic Club Fundazioa —gure Genuine taldea— maiatzaren 25ean, asteartea, 2021eko lehenbiziko entrenamendu presentziala egitera. Pandemia dela eta, bertan behera utzi zituzten jokatzeko zeuden Ligako faseak duela urtebete pasatxo. Halaber, entrenamendu presentzialak ere bertan behera utzi zituzten, COVID-19a zela medio, eta Zoom bidez entrenatu ziren. Honenbestez, itzuli da Lezamako 7. zelaira Genuineren kirol-jarduera, hamabi laguneko taldetan eta txanda bikoitzean. Futbolariekin batera, talde horrek berezkoak dituen poza eta alaitasuna ere itzuli dira.

Taldearen talde teknikoaren asmoa hau da: entrenamendu presentzialekin batera, saio birtualak ere egitea denboraldia amaitu arte. Guztira 48 jokalari ditu taldeak, mutilak eta neskak. Datorren urterako, berriz, normaltasunera itzultzea espero du LaLiga Genuinek, eta jokatzeke dauden bi faseei ekin ahal izatea. Hain zuzen ere, Lezaman da jokatzekoa azkeneko fasea —laugarrena, behin betikoa—.