undefined

Joseba Etxeberriak ez du Bilbao Athleticen jarraituko

Joseba Etxeberriak ez du Bilbao Athleticen jarraituko

Entrenatzaile zuri-gorriak gaur goizean jakinarazi du filiala utziko duela, azken bi denboraldietan zuzendu ondoren

Joseba Etxeberria Bilbao Athleticeko entrenatzaileak gaur goizean jakinarazi dio Klubari ez duela jarraituko filialean, azken bi denboraldietan zuzendu duen taldean, alegia.

Lehoi ohiak modu garrantzitsuan lagundu du lehoikumeen kirol lorpenetan, LaLiga SmartBankera igotzeko faseetarako sailkatuz, horietatik CD Badajozengatik eta Burgosengatik kanporatuak izan zirelarik luzapenean eta aipatutako lehenengo taldearengatik, penalti-multzoan. Are garrantzitsuagoa da dagoeneko lehen taldean dauden hainbat futbolari trebatzen lagundu duela.

Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkio Joseba Etxeberriari; izan ere, futbolari gisa ikono bat da, eta, ondoren, teknikari gisa bere profesionaltasuna eta dedikazioa kolore horien alde eman du. Halaber, zorte osoa opa dio etorkizunean futbolean egingo duen ibilbidean.