undefined

“Osasuna galtzen bada, dena galtzen da”

“Osasuna galtzen bada, dena galtzen da”

Afrikaren Munduko Egunean, San Mames argiztatu zen, Anesvad erakundeak denontzako osasungintzaren alde egindako deialdia babesteko

San Mames argiztatu zen maiatzaren 25eko gauean, Afrikaren Munduko Egunean, Anesvad GGKEak eskatu bezala. Erakunde horrek eta Athletic Club Fundazioak lankidetza-hitzarmen estu bat daukate, jarduera sozialak sustatzeko. Horrela, COVID-19aren pandemiak osasunaren inguruan mundu mailan piztu duen eztabaidari buruzko hausnarketa bideratu nahi da. Argiztapenarekin batera, estadioaren pantaila erraldoietan lelo hau proiektatu zen: “Osasuna galtzen bada, dena glatzen da”

Anesvadek 50 urtetik gora daramatza planeta osoko komunitate pobretuenen alde lanean, osasun-sistemak sendotu, eta pobrezia, desberdintasunak eta gizarte-bazterkeria murrizteko asmoz. Bilboko erakunde horrek Saharaz azpiko Afrikan fokalizatu du bere lana. Bertan, arretarik jasotzen ez duten Gaixotasun Tropikalak dituzte, eta, hori gutxi balitz, COVID-19aren ondoriozko pandemia beste mehatxu bat izaten ari da.