undefined

Gazteak A taldeak Txapeldunen Koparako txartela du jokoan

Gazteak A taldeak Txapeldunen Koparako txartela du jokoan

Athleticen eta Osasunaren arteko partida erabakigarria igande honetan jokatuko da Lezaman (12.00etan) eta zuzenean jarraitu ahal izango da gure Youtuben

Gazteak A taldeak Ohorezko Mailako II. multzoko lidergoa du jokoan, eta horrekin batera, Txapeldunen Koparako txartela. Athleticen eta Osasunaren artean igandean (12:00etan) Lezaman  jokatuko den norgehiagokak erabakiko du nor joango den Txapeldunen Kopara. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da gure Youtubeko kanalean.

Imanol de la Sotak zuzentzen duen taldea (54 puntu) sendo agertu da bigarren fasean, eta berdinketa bakarra utzi du lau partidetan, gainontzeko garaipenekin. Emaitza on hauekin, Osasunaren aurkako partidan berdinketa lortuz gero (52 puntu), II. Multzoko txapeldun izango litzateke eta horrela Txapeldunen Kopara sailkatuko litzateke.

Txapeldunen Kopa
Txapeldunen Kopa zazpi multzoetako txapeldunek eta denen arteko bigarren onenak jokatuko dute. Oraingoz, eta oraindik jokatu gabe dagoen jardunaldi batekin, hiru talde bakarrik daude matematikoki sailkatuta: R.C. Deportivo De La Coruña SAD, Malaga CF eta UD Las Palmas. Gainerako txapeldunak fase honetako azken jardunaldian erabakiko dira.

Final-laurdenetan partida bikoitzeko kanporaketen sistema erabiliko da, eta finalaurrekoak eta finala partida bakarrera jokatuko dira. Norgehiagokak zozketa bidez erabakiko dira, final-laurdenetan zein finalerdietan. Lehiaketa noiz jokatuko den zehazteke dago oraindik.