undefined

Gazteak B taldea, Liga Nazionaleko txapeldun

Gazteak B taldea, Liga Nazionaleko txapeldun

Athletic Clubeko gazteen bigarren taldeak Lezaman jaso du garaikurra gaur goizean

Athletic Clubeko Gazteak B taldeak Liga Nazionaleko txapeldun garaikurra jaso du Lezaman, Javier Landeta Euskadiko Futbol Federazioko presidentearen eskutik. Asier Santolayak, taldeko kapitainak, Tolosaren aurkako azkenaurreko jardunaldiko partida jokatu aurretik altxatu du saria. Ekitaldian Gregorio Arbizu eta Begoña Castaño Zuzendaritza Batzordeko kideak ere izan dira.

Lehiaketa Realaren eta Getxoren aurretik menderatuz, zuri-gorrien bigarren taldeak denboraldi bikaina burutu du eta, orain arte (bi partidaren faltan), hamabost garaipen, bi berdinketa eta bi porrot baino ez ditu jaso: 47 puntu guztira.