undefined

Mañosok, A. Garciak, Juste eta Zeberiok ez dute Athleticen jarraituko

Mañosok, A. Garciak, Juste eta Zeberiok ez dute Athleticen jarraituko

Talde zuri-gorriko jokalariek baja hartuko dute datorren ekainaren 30ean euren kontratuak amaitzean

Athletic Club “B” taldeko Paula Mañoso, Amaia Garcia, Arrate Juste eta Maria Zeberio jokalariek ez dute Lezaman jarraituko datorren denboraldian.

Paula Mañoso aurrelariak (1997-01-29), lauretan beteranoenak, zortzi denboraldiko zikloa itxi du. Bilbokoa La Merceden hasi zen futbolean eta 2012-2013 denboraldian iritsi zen Lezamara, 15 urte besterik ez zituela. Ordutik aurrera, aurrelari indartsuak 135 partida jokatu ditu eta 37 gol sartu ditu bigarren taldearekin.

Amaia Garciak (2001-01-11) laugarren denboraldia egin du Lezaman, baina Portugaleteko atzelariak ez du zorte handirik izan lesioekin, urtarrilean arazo larri bat izan baitzuen belaunean. 65 partida jokatu ostean, Athleticeko etapa ixtea erabaki du.

Bestalde, Arrate Juste atezaina (1998-07-08) Leioako Emakumeak taldetik etorri zen 2017-2018 denboraldian, eta 48 aldiz defendatu du Athletic B taldearen atea.

Maria Zeberio (1998-08-06) 2019-2020 denboraldiko fitxaketa izan zen. Gorlizekoa Bizkerreko harrobitik heldu zen Iraia Iturregiren aginduetara jokatzeko, eta bi denboralditan, biak pandemiarekin, 18 partida jokatu ditu guztira.

Klubak lau jokalariek erakutsi duten konpromiso eta jarrera eredugarria eskertu nahi du eta etorkizunean zorterik onena opa die. Eskerrik asko, neskak!